Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaiako neurri berriak: hainbat galdera eta erantzun

Egoera berriarekin sor litezkeen hainbat zalantza argitu ditu udalak. Kirolaren eta barrutien arteko mugikortasunaren gainean ere argibideak eman ditu.

Bihartik aurrera indarrean jarriko diren hainbat neurriren gaineko azalpenak eman ditu udalak.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/01/21

Atzo gainditu zuen Pasaiak 500eko langa, udalerri gorrien artean sartuz 508,36ko tasa metatuarekin. Azken orduetan zortzi PCR positibo gehitu zaizkio kopuru horri, eta tasak 532,23ra egin du gora gaur. Neurri berriak bihar -ostirala- jarriko dira indarrean, eta horien artean udalerriaren itxitura perimetrala eta ostalaritza establezimenduak itxiera aginduko ditu udalak. Kirol jarduera ere eten beharko da, jarraian salbuetsita dauden kasuetan izan ezik.

Egoera berriak pasaitarrengan sor litzakeen zalantzak argitzeko, hainbat galdera erantzun atera ditu argitara Pasaiako Udalak. Honako hauek dira:

  • Badago salbuespenik udalerritik irteteko edo sartzeko?
    Hainbat salbuespen aurreikusi dira, betiere behar bezala justifikatuta badaude. Horien artean, honakoak: osasun zentroetara joatea, lan edo hezkuntza betebeharrak betetzea, ohiko bizilekura itzultzea, menpekotasun egoeran daudenei laguntza ematea, dokumentazioa berritzea… Betiere, behar bezala egiaztatuta. Dagokion jarduketaren frogagiria eramateko gomendioa egin dute.
  • Joan al naiteke beste udalerri batera erosketak egitera nire udalerria gune gorrian badago?
    Ez. Ez dago baimenduta udalerritik irtetea edo sartzea, funtsezko erosketa eta zerbitzuetarako izan ezik, baldin eta udal-konfinamenduak ukitutako udalerriak ez baditu horiek, edo behar bezala justifikatutako urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik ez bada.
  • Joan al naiteke beste udalerri bateko tabernara?
    Ez. Mugatu egiten da pertsonen sarrera eta irteera udalerriaren mugetatik.
  • Ostalaritzako zein establezimenduk ireki ditzakete ateak?
    Jendearentzat berriz irekitzeko, beharrezkoa izango da COVID-19ak eragindako kasu positiboen tasa 500 baino gutxiagokoa izatea. Kasu honetan, ezin izango dute bezeroaren arretarekin aurrez aurre ireki, baina eskaerak prestatu ahal izango dira lokalean jasotzeko, betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte edo etxera eramateko 22:00ak arte.

  • Zein neurri berri hartu beharko dira kirolean?
    Bertan behera geratzen da taldeko kirol jarduera oro, bai entrenamenduan, bai lehiaketan.
    Salbuetsita daude, eta, beraz, egin ahal izango dira, lehiaketa profesionalean edo erdi profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol lehiaketak, gimnasioetan, kirol klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak, eta jarduera fisikoa eta kirol jarduera, aire zabalean eta gehienez sei laguneko taldeetan.

  • Gipuzkoako beste udalerri batera joan zaitezke jarduera fisikoa aire zabalean egiteko?
    Ez, ezin da hori egin.
  • Aire librean jarduera fisiko ez profesionala egiteko argibideak:
    • Eskalerillasetatik eta Buenavistako bidegorritik igaroz bakarrik konektatu ahal izango dira San Pedro eta Trintxerpeko barrutiak Antxorekin (eta alderantziz).
    • Molinaoko eremua erabili ahal izango da Pasai Antxoko barrutiaren hedadura gisa.
    • Zilegi da Platako Farora errepidetik iristea. Hala ere, Albaola igaro eta San Pedroko puntetarako pasealekua luiziengatik itxita dago.
    • Ezin izango da igaro Donibanetik Lezora.
    • Gainerako barrutietako txirrindulariek (Antxo, Trintxerpe, San Pedro) Jaizkibelgo errepidearekin konektatu ahal izango dute, Lezoko udalerrian inolaz ere gelditu gabe.

      Gogoan izan: Kirol jarduera guztietan ezinbestekoa izango da maskara erabiltzea. Erabiltzeko betebeharrik ez da izango esparru naturaletan, hirietako aldirietako inguruetan oinezkorik ez denean, igerilekuetan, edota jarduera fisiko intentsua eta lehiaketakoa denetan.

       
  •  
Erlazionatutako edukiaPasaia konfinatuta eta ostalaritza itxita, ostiraletik aurrera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.