Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pobrezia energetikoak herrian duen eragina aztertu du udalak

Alokairuan daudenak, kide bakarrekoak, langabezian direnak, eta atzerritarrak bizi diren etxebizitzak izan dira nagusiki pobrezia energetikoaren zerrenda horretan sartu direnak.

Sanz eta Ferradas gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/01/21

Errenteria-Orereako pobrezia energetikoa ezagutzeko ikerketa egin du udalak. Ikerketa horren atzean, SIIS Gizarte Zerbitzuen eta Politika Sozialen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa dago, eta gaur eman dute ikerketa horren emaitzaren berri  Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak eta Raquel Sanz soziologoa eta ikerketaren arduradunak.

Alokairuan daudenak, kide bakarrekoak, langabezian direnak, eta atzerritarrak bizi diren etxebizitzak izan dira nagusiki pobrezia energetikoaren zerrenda horretan sartu direnak. Azterketa egiteko garaian, lau adierazle izan ditu kontuan soziologoak: Etxebizitza tenperatura egokian mantentzeko ezintasuna, hilabete hotzetan etxebizitza tenperatura egokian mantendu ezin dutela adierazten duten etxebizitzetako kideak sartzen dira horretan; fakturen ordainketetan atzerapenak, zailtasun ekonomikoak direla eta,  oinarrizko zerbitzuen fakturen ordainketan atzerapenak izan dituztela adierazten duten etxebizitzetako kideak;  energia gastuei aurre egiteko ahalegin ekonomiko handia, hau da, errentarekiko guztizko energia gastuaren zenbatekoak erreferentziazko populazioaren gastu erlatiboaren mediaren bikoitza gainditzen duenean; eta ezohiko energia gastu baxua, hau da, energia gastuaren zenbatekoa erreferentziazko populazioaren energia gastuaren bataz bestekoaren erdia baino apalagoa denean.

“Etxebizitza tenperatura egokian mantentzeko ezintasun pertzepzioa, eta diru sarrerekin alderatuta energia gastua gehiegizkoa izatea dira pisu gehien duten adierazleak”, esan du Sanzek. Horietatik abiatuta,  etxebizitza tenperatura egokienean mantentzeko arazoak nabarmenagoak dira Kaputxinoak auzoan eta Erdiguneko etxeetan. Aldagai horren arabera, Gipuzkoan etxebizitzen %9 den artean, Errenteria-Oreretan %18 da; bikoitza da kopurua.

Energia gastuei aurre egiteko ahalegin handiena azterketaren arabera, Iztieta eta Erdiguneko etxebizitzetan ematen da, halaber. Bigarren markatzaile hori %13,2koa da Gipuzkoan eta %15,7koa Errenteria-Oreretan, aldea hain handia ez bada ere, bigarren hori ere Gipuzkoakoaren gainetik kokatuta dago.

Beste datu zehatz bat ere eman dute gaurko agerraldian; Iztietako eremu zehatzetan, pobrezia energetiko maila altuak antzeman diren guneetan, 75 urtetik gorako populazioa %25 eta %23,2koa da; udalerriaren bataz bestekoa, %11 da.

Generoak ere markatzen du honetan diferentzia, “pentsio xumeekin eta bakarrik bizi diren emakumeek osatutako etxebizitzen kopuru handiari erreparatuta, esan daiteke, errealitate honek batez ere emakumeak kaltetzen dituela”. Aurrekoa bezain agerikoa ez bada ere, alokairu egoeran, kide bakarreko etxebizitzek pobrezia energetikoa pairatzeko arrisku handiagoa luketela ondorioztatu dute, “aurrekontu kostuek etxebizitzaren aurrekontuen zati esanguratsua suposatzen duten kasuetan, energia beharrak eta oinarrizko beste behar batzuk aldi berean asetzeko ezintasuna gerta daiteke, eta pobrezia  energetiko egoera azaleratu”.

Azterketaren ondorioek argi erakutsi dute ezinbestekoa dela pobrezia energetikoa murrizteko neurriak ezartzea. Horren harira, Oarsoaldeko Garapen Agentziak martxan jarri duen Energia Bulegoa mugarritzat jo du Ferradasek, “pobrezia eta eraginkortasun energetikoa landuko ditu. Bulegoak gainera, herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzen lagunduko die, fakturak ulertzeko eta energia aurrezteko aholkuak, kontratazioa,  eraginkortasun neurriak, energia berriztagarrien aukerak, diru laguntzak”.

Egoerak hala aginduta formatu digitala  izango du momentuz bulegoak eta hemen izango da ikusgai. Aholkularitza pertsonalizatua edo bestelako zerbitzuak jaso ahal izateko berriz, posta elektroniko bidez, edo 943 34 41 60 telefono zenbakira deitu behar da.

Energiarik gabeko etxerik ez

Errenteriako Udalak gas eta argi hornidura bermatzen die horien ordainketari aurre egiteko zailtasunak dituzten herritarrei, “hori egiten ari gara udaletik, eta une honetan esan dezakegu, herri honetan inori ez zaiola energia hornidura oinarrizkoa mozten. Gizarte zerbitzuetatik oinarrizko lana egiten ari gara”. Halere, harago joan behar dutela dio Ferradasek,  “mozketatik harago joan behar dugu eta horretarako, lehenik, pobrezia energetikoaz hitz egiten dugunean zertaz ari garen jakin behar dugu, baita nola eragiten dion gure udalerriari. Hori zian da azterketaren helburua”.

Pobrezia energetikoa zer da?

Pobrezia energetikoa zer den, eta nola eragiten duen jakitea ezinbestekotzat jo du Sanzek. Aztertu beharrekoa eta eragitea eskatzen duen fenomenoa dela pobrezia energetikoa nabarmendu du soziologoak. Definizio zehatza ere eman du: “Energiaren zerbitzu domestikoen maila sozial eta material beharrezkoa lortzeko etxebizitzek duten ezintasuna da”. Pobrezia energetikoak pertsonen osasunaren gainean ondorio larriak dituela erantsi du, baita haien bizi kalitatearen gainean ere.

Pasa den hamarkadan ikertzen ari ziren pobrezia energetikoa, “ez da fenomeno berria, halere”. Ez da ausazkoa epealdi horretan aztertzen hastea fenomeno hori, izan ere, testuinguru ekonomiko oso zehatza bizi zen garai hartan 2008ko krisi  ekonomikoaren ondorio larriak pairatzen hasi zen populazioa: lanaren prekarizazioa aurretik bazetorrena  nabarmen hazi zen, eta pobrezia tasek gora egin zuten nabarmen. Horrekin batera, joan den hamarkadaren hasieran izan zen nabarmena energiaren prezioaren gorakada, “2008az geroztik, urtero, modu esanguratsuan egin du gora energiaren kostuak. Espainiako Estatua elektrizitate eta gas naturalaren prezioari erreparatuta preziorik altuena duten herrien artean kokatuta dago; hori kontsumoari dagokionean, kontuan hartu gabe fakturak dituen bestelako kostu gehigarriak”.

Etxebizitza parkeari ere erreparatu dio adituak; zaharra da, etxebizitza gehienak, hamarretik sei Gipuzkoaren kasuan 1979 aurretik eraiki ziren. Urte hartan argitaratu zen lehen araudia eraikinen baldintza termikoen gainekoa, “ordura arte, etxebizitzak eraikitzerakoan ez zuten kontuan hartzen konfort termikoa edo etxebizitzen inguratzaileak; horrek guztiak pobrezia energetikoaz hitz egiten hasteko osagaiak ematen ditu”. Pobreagoak diren etxebizitzak gehiago kaltetzen ditu pobrezia energetikoak, oro har,  baina argi esan du Sanzek, ezin da pobrezia energetikoa ulertu pobrezia ekonomikoaren adierazle bezala soilik, “ezaugarri zehatz eta ezberdinak dituelako: energiaren kostua dago, etxebizitzen eraginkortasun energetikoa, eta egia bada ere diru sarrerak arrazoia badira ere, ez direla bakarrak. Horregatik, pobrezia energetikoari ezin zaio bakarrik aurre egin pobreziaren aurkako politikak baliatuta, politika energetikoak, ingurumen politikak, hirigintzarekin zerikusia dutenak, eraikinekin ere landu behar dira”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.