18 urteko gizon bat atxilotu dute San Pedroko okindegi batean lapurtzeagatik
Txanponez betetako poltsa batekin harrapatu dute poliziek gaztea, okindegiaren barruan. Beste pertsona bat ikerketapean dago.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur goizaldean 18 urteko gizon bat atxilotu dute herrian, San Pedron zehazki, barruti horretako okindegi batean lapurtzeagatik.
Segurtasun Sailak emandako xehetasunen arabera, goizaldeko 02:15ak inguru zirenean Ertzaintzak abisua jaso du esanaz San Pedroko okindegi batetik kolpe indartsuak entzuten zirela. Agenteak hara joan, kristaletako bat hautsia zegoela ikusi, eta barrualdean pertsona bat zegoela ohartu dira: ertzainen kontra oldartu da. Pertsona horrek poltsa batean hainbat txanpon zituela ziurtatu dute poliziek, seguruenik, okindegiko kutxatik ostutakoak. Atxilotu egin dute.
Okindegiaren inguruan zegoen beste pertsona bat identifikatu dute ertzainek, eta hura ikertzen ari direla azaldu du Segurtasun Sailak.
Dispositiboan parte hartu duten bi poliziak mediku arreta behar izan dute.