Korrikarik ez, baina katiluak bai
Korrika eta beraz AEK laguntzeko katiluak Oroitzene euskaltegian eta Taloka kafetegian eros daitezke Lezon. Bost euroko prezioa dute.
2021ean ez da Korrikarik izango, COVID-19aren garapenak ezinezko egiten baitu euskararen aldeko iniziatiba kolektiboa egin ahal izatea. Korrikari, eta AEK berari sostengua emateko, ordea, badaude moduak.
Horietako bat da Korrikaren katilua erostea. Horiek Oroitzene AEKn eta Taloka kafetegian eskura daitezke, bost euroan. Elkartasunerako keinua eskertuko dute AEK-ko kideek.