COVID-19: kutsatze tasa gora herri guztietan, Lezon gehienbat
Tasan, osteguneko 230etik atzoko 378ra egin du jauzi Lezok. Gainontzeko herrietan ere gorakada izan du birusaren hedapenak, baina lausoagoa.
Asteburuan gora egin dute Oarsoaldeko lau herrietan 100.000 biztanleko tasek. Horrek esan nahi du kutsatuen kopuruak ere gora egin duela. Tasari begiratuz, Pasaiak 600eko langa gainditu du, Errenteria-Orereta 400dik gora dago, eta Oiartzunen 200go tasa pasa du. Lezon bilakaera kezkagarriena: osteguneko 230eko tasatik, 378ra igo da.
Gaurtik, itxiera perimetralean daude herriak. Eremun gorrian dagoelako, Pasaian ostalaritza besteak beste itxita dago.
Kutsatuei dagokienez, Errenteria-Oreretan 31 izan dira asteburuan (21 ostiralean, lau larunbatean eta sei atzo); 23 Pasaian (bederatzi ostiralean, zortzi larunbatean eta sei atzo); bederatzi Lezon (bakarra ostiralean, hiru larunbatean eta bost atzo). Oiartzunen ez zen kasurik atzeman ostiralean, hiru larunbatean eta bost igandean.
Datu horiekin, horrela daude herriz herrikako tasak:
- Pasaia: 627,92 (ostegunean 562,13).
- Errenteria-Orereta: 405,71 (ostegunean 383,31).
- Lezo: 378,29 (ostegunean 230,26).
- Oiartzun: 212,17 (ostegunean 173,26).
- Gipuzkoa: 475,53 (ostegunean 441,25).
Osasun Sailak asteburuko datu guztiekin txostena egin du. Hori hemen klik eginda eskura daiteke (PDF artxiboa da).