Etxean nahi dituztelako elkartuko dira ostiralean Gure Zumardian
Euskal preso, iheslari eta deportatuei elkartasuna adieraziko diete datorren ostiralean -hilak 29- 19:30ean Antxoko plazan.
Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde elkartuko dira antxotarrak ostiralean -hilak 29-, 19:30ean, Gure Zumardian, ‘Presoak etxera orain’ lemapean. Bilkuran derrigorrezko osasun eta segurtasun neurriak bermatuko dira.