Udaberrian diskoa aterako du Ilargi lezoarrak
Diskoaren aurrerapen modura, lehen singlea jendaurrean jarri du gazte lezoarrak, 'Betirarte' abestiarena.
Ilargi Arrizabalaga lezoar abeslariak udaberrian diskoa aterako du, zortzi abestikoa. Iaz grabatu zuen Mutrikuko AME estudioan. Horren aurrerapen gisara, lehen singlea jada jendaurrera zabaldu du sare sozialen bidez, Betirarte abestiarekin (behean bideoklipa osotasunean).
20 urteko abeslari eta sortzailea da Ilargi. Txikitatik datorkio musikazaletasuna, eta hainbat ikasketa egindakoa da arlo horretan. Bi urte inguru dira euskal abestien bertsioak igotzen hasi zela Instagramera. Aldi berean, kontzertuak ematen hasi, eta abesti propioak sortzeari ekin zion.
Orain, diskoarekin, mundura zabaldu nahi du gazte lezoarrak. Hemen lehen singlea, Betirarte.