Mintzalaguna Programak gaur zabaldu du izena emateko epea
Otsailaren 5a arte dago zabalik izena emateko epea. Une honetan zortzi talde ari dira Mintzalaguna programan.
Ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ez du izaten maiz euskalduntze prozesu betean ari denak, eta inguru euskalduna ez badu, ezta euskara jakinda ere ez erabiltzeagatik herdoiltzen utzi duenak. Horiei guztiei, euskaraz bizitzeko, komunikatzeko, erosteko, jolasteko, maitatzeko urratsa egin nahi dutenei baina lotsa edota beldurra muga gaindiezina iruditzen zaienei begira, ateak parez pare zabaldu ditu, hogeigarrenez, Mintzalaguna proiektuak.
Izenak ondo adierazten duen bezala, mintzatzeko lagunak dira, gustuko duten horren gainean hitz egiteko elkartzen direnak, hori bai, euskara erdigunean jarrita.
Programan parte hartzea doakoa da, malgua eta une honetan, online taldeak ere eskaintzen ari dira Lau haizetara Euskaltzaleon Topagunetik; berak gidatzen du programa. Zortzi talde ari dira egun, horietako bi online, eta COVID-19aren osasun larrialdiaren harira ezarritako osasun eta segurtasun neurri guztiak errespetatuta ari dira.
Izena emateko epea otsailaren 5a arte izango da zabali; hortik aurrera era, izena emateko aukera izango da, baina arduradunek orain izena ematera deitu dituzte herritarrak. Horretarako hiru bide eman dituzte: online, posta elektroniko bidez, edota 679 22 85 39 telefono zenbakira deituta.