Oarsoaldeko langabeei doako formakuntzak eskainiko dizkiete
Oarsoaldea Garapen Agentziak 400 eta 500 ordu bitarteko lau ikastaro antolatu ditu. Teoria eta praktika uztartuko dituzte ikasleek.
Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdeko langabeentzako doako ikastaroak antolatu ditu. Horien iraupena 400 eta 500 ordu bitartekoa izango da; halaber, praktikak eskainiko dizkiete, arlo horietako enpresetan. Zehazki, honakoak dira eskainiko dituzten formakuntzak:
- Ingurumen kudeaketa.
- Hotzeko instalazioen proiektuen garapena.
- Ekipo industrialaren mantentze-lanak eta muntaketa mekanikoa.
- Txiribil-arroketa bidezko mekanizazioa.
Ikastaroak otsailaren 8an hasiko dira; horien gaineko informazio zehatza irakur daiteke hemen klik eginez. Datu gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu 943 51 02 00 telefono zenbakira deitu daiteke, edo mezua bidali e-posta bidez.