Osakidetzako langileak grebara irtengo dira ostegunean
ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarretaratzera deitu dituzte Osakidetzako langile guztiak. Osasungintza publiko duina defendatuko dute.
Osakidetzako sindikatuek, ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK, langileei dei egin diete datorren ostegunean -hilak 28- Osakidetzako zentro guztietan deitutako grebara irten daitezen. Osakidetzari leporatu diote “agintekeriaz” jokatzea eta negoziatzeko borondaterik ez izatea.
Sindikatuek honakoa galdegingo dute osteguneko protesten bitartez:
- Osasun publikoan inbertsio handiagoa; aurrekontuetan osasun publikorako diru sail bat esleitzea.
- Egiturazko langileen zerrenda handitu eta behin-behinekotasuna amaitzea.
- Pribatizatutako zerbitzuak berriro publiko bihurtzea.
- Lan baldintzak arautzeko akordio berri bat, eta hor urte hauetan zehar ezarritako murrizketak lehengoratzea.