Ganso&Cia konpainiaren 'Alpha' antzezlana, Niessen kulturgunean
Familiari begirako ikuskizuna da, 5 urtetik gorako haurrentzat egokia.
Familiari begirako ikuskizuna antolatu du ostiralerako bere kultur agendaren barruan Errenteriako Udalak. Bost urtetik aurrerako haurrei begirakoa da Ganso&Cia konpainiaren Alpha antzezlana. Bere fantasien biktima den pertsonaiak bizipenak kontatuko ditu, komikoak, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko. Sarrerak 3 euroan eskura daitezke Niessen Kulturgunean edo bibe aplikazioan.