1912ko santakrutzetako erromeria, albiste izan zen
XX. Mende hasierako Lezoko santakrutzetako erromeriaren gaineko erreportaje grafikoa eskuratu berri du Lezoko Liburutegiak.
XX. Mende hasierako Lezoko santakrutzetako erromeriaren gaineko erreportaje grafikoa eskuratu berri du Lezoko Liburutegiak. Andreone Liburutegiak berak eman du horren berri sare sozialen bidez. Tokiko Bildumaren parte izatera pasa da eta 1912ko santakrutzetan irailean egindako erromeria, zezenketa barne, azaltzen da.
Erreportaje grafiko hori Novedades astekariko 171. zenbakian argitaratu zuten, eta ale hori da orain Lezoko Udal Liburutegiak tokiko bildumarako eskuratu duena. Erreportajearekin argitaratutako argazkietan zezenaren aurrean azaltzen dira makina bat lezoar, plazan, eta haren bueltan herritar ugari.
Gipuzkoan sortutako lehen astekari ilustratua izan zen Novedades (1909-1916). 1912ko irailaren 29ko alean, merezitako lekua eskaini zien Lezoko santakrutzei, eta orain, duela mende bateko testigantza hori Lezora itzuli da Udal Liburutegiaren eskutik.