Koronabirusaren eremu gorrian sartzeko bidean da Lezo
Udalerrian hautemandako kutsatzeen tasa ia hirukoiztu egin da astebeteko epean. Gaurko txostenean 460ko tasa gainditu du dagoeneko.
Eusko Jaurlaritzak gaur argitara ateratako txostenaren arabera, 460,53ko tasa du gaur Lezok. Azken egunetako joera bere horretan mantentzen bada, litekeena da gutxi barru sartzea udalerria gorriz markatutako eremuan -langa 500eko tasan dago ezarrita-. Hala balitz, ostalaritzaren guztizko itxiera aginduko luke udalak.
Azken asteburuan jauzi nabarmena eman du Lezok kutsatzeei dagokienez, izan ere, hiru egunetan 23oetik 378ra igo zen, honako kopuru hauekin: PCR positibo bat ostiralean, hiru larunbatean eta bost igandean. Astelehenean beste bost kasu zenbatu zituzten, eta hiru asteartean.
Joan den astearteko kopurua aste honetakoarekin alderatuz, Lezoko tasa ia hirukoiztu egin da astebeteko epean.