Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

[Erreportajea] Bizitakoaren lekukotzak jaso, herri baten geroa eraikitzeko

Bizilagunen testigantzak jasoaz, Donibaneren historia balioan jarri eta besterentzeko proiektua martxan jarri dute: ‘Sanjuandarren oroimena’ liburuekiko maitasunetik jaiotako elkarlanaren fruitu da.

Donibaneko historiaren euskarri fisiko bilaka liratekeen proiektuetan ari dira lanean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/01/29

Sanjuandarren oroimena proiektua egun 2.250 pasaitarrek etxe duten herriaren historia aintzatesteko ahalegin bezala jaio zen. Sanjuandar izatearen esanahiak bizi izan duen hostoberritzearen froga gisa, eta testigu hori belaunaldiz belaunaldi besterentzeko giltza moduan. Bide horretan, hizkien gotorleku den Ubera liburutegiaren berme ere izan da ariketa.

Begiak atzera jiratu ditu taldeko kide den Pio Perez Aldasorok, hark argi baitu iniziatibaren funtsa azaltzeko Donibanen liburutegi publiko bat egon zedin lortzeko izandako mobilizazioez hitz egitea ezinbestekoa dela.

«1980ko hamarkadara arte hemen ez zegoen liburutegirik», azaldu du, eta horren alde lanean hasi zirenen artean Itsas Mendi Elkartea gailendu du, horien lokalak bihurtu baitziren liburuen gordetoki bakar: «Bertan pilatu edo bildu zituzten urteetan hainbat eta hainbat liburu».

2018an, azkenean, Ubera Liburutegi Publikoa inauguratu zuten, «aspaldiko ametsa» izan zena egi bihurtuz, eta horren barruan, zerbitzuaren irekieraren alde egin zutenek Liburutegiaren Lagunak taldea osatu zuten. Kideek hasieratik ikusi zuten Tokiko bilduma bultzatzea oinarrizkoa zela, eta ahalegin horren arabera gorpuztu zen Sanjuandarren oroimena proiektua.

Proiektuaren bi ardatzak
Bi dira egitasmoaren sostengu diren adarrak: batetik, sanjuandarren eta, gehienbat, herriko adinekoenen lekukotzak jasotzea, «oroimen lanketa bat da, ondasun ez materialarena». Eta bestetik, Donibaneko historiaren euskarri fisiko bilaka liratekeen proiektuak gauzatzea, horien artean, fototeka bat bultzatzea eta «Wikipedia sanjuandarra» osatzea aipatu ditu pasaitarrak.

Pandemiak gogor oztopatu du taldearen lana, izan ere, ekintza batzuk antolatu zituzten herriko saregileei ahotsa emateko, eta baita horien jardunaren gaineko erakusketa bat ere; Koronabirusak, baina, bertan behera utzi zituen euren planak.

«Horren aurrean, bideo grabazio batzuk egitea lortu dugu; zazpi elkarrizketa egin ditugu oraingoz». Ez dute, ordea, lan erraza, izan ere, elkarrizketatuak adineko sanjuandarrak izan ohi dira, eta «kontu askorekin» ibili behar dutela aitortu du Perezek. Birusaren arrisku erantsiaz gain, adina bera bada aldagai garrantzitsua: «Zerrendan genituen bi hil egin dira. Ikusten dugu desagertzen ari direla gure informatzaileak».

Ahotsen zerrenda
Informatzaileen zerrenda hori Donibaneren historiari ezer erantsi dakiokeen edonork osa dezake. Ahalegindu dira ahalik eta aniztasun handiena bermatzen, generoari dagokionez nahiz ogibideen inguruan ere: «Saregileak, baserritarrak, arrantzaleak, industriako langileak… denetarik hautatu nahi genuen».

Sinetsita dago Perez horien testigantzen balio kalkulaezinean: «Beti jaso dugu Donibaneko gizon ilustratuen historia, gizon boteretsuena, Villaviciosa eta halako izen ponposoak…»; faltan botatzen ditu, ordea, herriko okina, alboko bizilaguna, zapataria… Hau da, «gizon-emakume arrunt eta xumeak».

Eurek esan behar dutena entzun, gorde eta aintzatestea da eskuartean duten proiektuaren xedea, «gizaki xumeen historia gureganatzea». Lan horretan bereziki ditu gogoan etorkizuna eraikiko duten sanjuandarrak, eta transmisioan jarri du ardatza: «Gaur egungo Pasaiako umeek ez dakit zenbat dakiten, edo jakin beharko luketen, arrantzari edo baserriko munduari buruz, baina gure asmoa da bidea erraztea, ahalbidetzea heldu, gazte eta umeen arteko transmisio hori».

Egitasmoari buruzko informazio gehiago eskura daiteke, eta baita martxan duten erronkan parte hartu, esteka honen bitartez.

Erlazionatutako edukiaDonibaneko historian zehar bidea egiteko hamabi erronka prestatu dituzteDonibaneko memoria historikoa balioesteko proiektua jarri dute martxan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.