Euskal presoen alde elkarretaratu da LAB
LABeko ordezkariek euskal presoak etxean, lantegietan eta bizirik nahi dituztela esan dute gaur eguerdian.
Hileko azken ostirala da gaur, eta arratsean, Euskal Herriko hamarnaka herrietan elkarretaratuko dira euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko. Oreretako LABek ere egin du aldarri hori, hileko azken ostiralero bezala, eta euskal presoak etxean, lantokietan eta bizirik nahi dituztela esan dute. Elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean eguerdian LABeko ordezkariek.