Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
ILARGI ARRIZABALAGA. ABESLARIA.

"Zuzenekoetan jendeak nola erreakzionatzen duen ikusi nahi dut"

Diskoa grabatu du 20 urteko lezoarrak, baina udaberrira arte ez du jendartera zabalduko. Txikitatik datorkio oholtzak zapaltzeko bokazioa, eta zuzenekoetan bere abestiekin ikusleek zer sentituko duten jakiteko irrikaz dago.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/01/29

Lehen diskoa argitara emango duzu udaberrian. Zer aurrera daiteke?
Nire aurkezpena egiteko modua izango da. Nire intereseko gaiak landu ditut abestietan, sentimenduei dagozkienak, baita gizarte salaketa arlokoak ere. Azken batean, nire alde ezberdinak azaldu nahi ditut, sentikorra eta kritika soziala agertzen dutenak. Apirila amaiera aldera ateratzea da asmoa, baina bizi dugun egoerarekin ikusi beharko.

Banda batekin grabatu duzu diskoa Mutrikuko AME estudioan. Zuzenekoetan ere taldearekin ariko zara?
Grabazioan, baterian Aritz Lauroba aritu da, eta gitarra, baxu, eta pianoan Iker Lauroba. Baina zuzenekoetarako Gipuzkoako hainbat herritako kideekin banda bat osatu dut, 18-21 adin tartekoak.

Nor da Ilargi? Nola iritsi zara musikaren mundura?
Txikitatik izan dut interesa arte eszenikoetan eta musikan. 5 urterekin euskal dantzan hasia nintzen, 6-7rekin musikan eta antzerkian. Beti sentitu dut hori zela nire mundua. Tomas Garbizu Musika Eskolan izan nuen lehen harremana musikarekin, tartean trikitia jotzen. Trikitiarekin abesten nuen, baina ez nituen kantu-eskolak jasotzen. Etxean bai, abesten nuen. Gogoan dut oso txikia nintzela mikrofono arrosa oparitu zidatela, eta egun osoan izaten nintzela abesten. 14 urterekin hasi nintzen gitarra eskolak jasotzen; instrumentu horrek abestera bide ematen dizu. Konposatzen ere ikasi nuen, Irungo Skola Musik-en: harmonikoki abestiak nola sortu ikasi nuen han. Gerora, 15 urterekin, Marga Altolagirreren laborategian kantu ikasketak jaso nituen, baita antzerkiarekin jarraitu ere. Antzerkigintzan Bilboko Dantzertin sakondu nuen.

Bide luzea duzu egina, beraz.
Horrela da. Antzerkiarekin ikasi nuen istorioak nola sortu, eta mezuak transmititzeko aldaketa ezberdinak egon behar direla. Beraz, hasierako abestiak plano samarrak ziren arren, antzerkiko ikasketekin forma gehiago hartu zuten.

Eta hortik disko bat egitera.
Musika jaialdi batean ginela kuadrillako batek esan zidan egunen batean zer edo zer argitara emango nuela. Lagunak bazekien etxean abesten nuela, baina han gelditzen zela dena. Ordutik, euskal kantuen bertsio gehiago egiten eta sare sozialetara igotzen hasi nintzen, kontzertuak ematen hasi nintzen, eta horietan nire abestiek jendearen harrera ona zutela konturatu nintzen. Diskoa egitea erabaki nuen.

Lehenengo singlea eta bideoklipa Betirarte abestiarekin kaleratu duzu. Zergatik?
Naizena dezente ondo definitzen du. Bigarren eta hirugarren singleekin eta bideoklipekin batera istorio bat sortu nahi dut. Abesti aproposa da Betirarte nahi dudan mezua zabaltzeko: maitatzeaz hitz egiten du, bakoitza den bezalakoa izaten, apaingarririk gabe.

Zail dago orain zuzenekoena.
Diskoa ateratzerakoan aurkezpen bira egitea da nire asmoa. Egoera honekin egunez egun joan behar da, ordea. Zuzenekoetan jendeak nola erreakzionatzen duen ikusi nahi dut, abestea ere komunikatzeko bide bat delako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.