Jatorri askotariko emakumeek Peru izango dute hizketagai
Otsailaren 5ean -hurrengo ostirala- Trintxerpeko alkateordetzan, herri eta kultura perutarra izango dituzte ardatz, Josefina Tafur Alvaren eskutik.
Pasaiako Jabetze Eskolaren baitan topaketa egingo dute otsailaren 5ean. Hurrengo ostiralean -otsailak 5- Trintxerpeko Alkateordetzan bilduko da Jatorri Askotariko Emakumeen Taldea, 17:30ean. Topaketa horretan herri eta kultura perutarra izango dituzte hizketagai, Josefina Tafur Alva herritarraren eskutik. Moderazio lanetan, Sorburuko kideak izango dira.
Interesa eduki lezaketen emakume guztiak bilkurarekin bat egitera animatu dituzte. Behar duenari doako haurtzaindegi zerbitzua eskainiko zaio. Izena eman daiteke 943 34 40 34 (910) telefono zenbakira deituz edo e-posta bidez.
