Abiadura murrizteko kontrolak egingo dituzte Elias Salaberria ibilbidean
Inguruko bizilagunak kexu dira ibilgailuak abiadura handiarekin joate direlako bertatik. Astelehenean hasiko da Ertzaintza kontrolekin.
Elias Salaberria kaleko errepidean (Gaintxurizketatik datorrena edo hara doana) Ertzaintzak kontrolak egingo dituela jakinarazi du Lezoko Udalak. Trafiko handiko errepidea da, eta bertako bizilagunak kexatu dira maiz ibilgailuak abiadura handian ibiltzen direla bertatik. Astelehenetik hasiko dira kontrolekin.
Udalak jakinarazi du, ibilgailuen abiadura murrizteaz gain, oinezkoentzat eremu segurua izatea nahi dutela inguru hori.