Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Lotsak baztertuta euskaraz bizitzeko urratsa

Izena emateko epea zabaldu du Mintzalaguna programak. Hogei urte beteko ditu aurten Lau Haizetarak kudeatzen duen egitasmoak euskaraz lasai hitz egiteko eremuak eta aukerak eskaintzen.

Mintzodromoa Errenteria-Oreretan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/01/29

Lotsa baztertuta, giro lasaia eta atseginean euskaraz lasai mintzatzeko aukera eskaintzea du helburu Mintzalaguna programak. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen eskutik, aste honetan bertan zabaldu dute izena emateko epea. Enara Alfonso dabil arduradun lanetan. Ez da erraza izan aurreko urtea, ezta honakoa ere: «Bitan egiten da izen ematea programarako, irailean eta urrian, eta irailekoa ezin izan genuen egin arazo teknikoengatik». Orain, otsailaren 5era arte izango dute aukera izena emateko euskaldun berriek, edota euskaldunak izanik ere, ez erabiltzeagatik euskara herdoilduta dutenek. Hartzaileak ugariak baitira, ohikoena euskaltegietako ikasleak bertaratzea bada ere. Parte hartzea doakoa da, eta guztiz malgua.

Pandemiaren agertokian ezarritako neurri guztiak errespetatuta, taldean biltzen dira euskaraz aritzeko mintzalaguntzaileak eta mintzalagunak. Mintzalagunen eskutik galtzen dute akatsak egiteko beldurra, segurtasun eza, eta lotsa. Baina protagonismoa mintzalagunei eman die Alfonsok: «Urratsa aurrera egin dute, euskaraz bizitzeko hautua, eta aitortu egin behar diegu egiten duten esfortzua nahi hori egi bihurtzeko». Nahia. Hori omen da gakoa. «Inor ez dator derrigortuta mintzalaguna proiektura. Gogotsu, euskaraz aritzeko eta euskaraz bizitzeko gogoz datoz; programaren bidez, espazio bat ematen diegu euskaraz aritzeko».
Oraintxe bertan zortzi talde eta 30 bat lagun ari direla parte hartzen nabarmendu du, presentzialki zein online —halako bi talde daude martxan—.


Bi hamarkada lanean
Hogei urte beteko ditu aurten Mintzalaguna programak, eta horri ere garrantzia eman dio Alfonsok; bi hamarkada daramate euskaraz mintzatzeko espazioak eta aukerak eskaintzen, euskalduntze prozesuan, zein euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritar ugariren bidaide izaten.

Alfonsok programan parte hartzera deitu ditu euskararen aldeko urrats bat gehiago egin nahi dutenak. Horretarako mintzalaguna@lauhaizetara.eus postara idatzi, 679 22 85 39 telefono zenbakira deitu, edota labur.eus/lauhaizetara online helbidean eman dezakete izena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.