San Pedroko Mater Ontzia itxita egongo da martxora arte
Museo Ekoaktiboak etenaldia egingo du barne antolaketan eta mantenu lanetan aurrera egiteko. Bezero partikularren bisitak martxoan itzuliko dira.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak iragarri du itxita egongo dela otsail osoan zehar, eta beraz, bezero partikularrik ez dutela hartuko. Urteko lehen hilabete honetan ere ateak itxita jarraitu dute lanean, etenaldia barne antolaketa eta mantenu lanak egiteko aprobetxatuz.
Eragozpenengatik barkamena eskatu eta eskerrak eman nahi izan dizkiete joan den urtean zehar arrantzontzi museoa bisitatu duten guztioi.