TAO txartelak berritzeko kanpaina, martxan
TAO txartelak automatikoki berrituko ditu udalak aurten ere, herritarrei tramitazioa sinplifikatzeko, baldintzak egoki betetzen dituztenen artean.
TAO txartelak automatikoki berrituko ditu aurten ere udalak. Hala jakinarazi du, “helburua herritarrei tramiteak sinplifikatzea da”. Tasaren ordainketa helbideratuta daukaten txartelen titularrei automatikoki berrituko zaie. Emandako helbideratze kontuan tasa kargatuko zaie. Iazko berak iznago dira tasak, eta martxoaren 3an kargatuko dute.
Helbideratuta ez dutenek, jasoko duten ordainagiriaren ordainketa egin behar dute, eta gaitze titulua automatikoki berrituko da. Ordainketa, martxoaren 3aren aurretik egin beharko dute.
Bestalde, TMIZ Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga edo isunen bat ordaindu agbe dutenek, egoera hori zuzendu beharko dute; berdin egin beharko dute baldintzak betetzen ez dituztenek. Behin horiek egoki zuzenduta txartela eskuratzeko eskubidea izango dute.