Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Urmendin berdintasuna bilatzeko lanean ari dira

Iaz egindako formazio feministaren eraginez, Hezkidetza plana osatu dute, indarrean jartzeko lehen pausuak emanez, txikitatik ezarritako rolak gainditzeko bidean.

urmendi publierreportajea Haurren garapenerako gune seguru eta aberatsa da Urmendi.
Oarso Bidasoko Hitza
Oiartzun
2021/01/29

Urmendi Haur Eskola udalak eta Haurtzaro Ikastolak osatzen duten partzuergoa da, 0-3 urteko hezkuntza proiektua. Iaz egindako formazio feministaren eraginez, Hezkidetza Plana osatu dute, rolak gainditzeko bidean.

Urmendi Haur Eskola haurren beharrizanetan pentsatutako proiektua da, instalazioetatik bertatik hasita, barruan zein kanpoan. Eraikin barnekoei dagokienez, hainbat motatako esperientziak ahalbidetzen dituzte eta adin bakoitzari egokitutako espazioa sortzen dute. Kanpoko espazioarekin, naturarekin ere harreman handia dute.

«Urmendik haurrentzako aukera berri bat gehiago eskaintzen du beren garapenerako bizi esperientzia handituz eta zabalduz, etxetik eta herriko kaleetatik haratago berena den bizitoki berri bat gehiago irekiz. Heziketa oso batean, aparteko esperientzia da haur batentzat Urmendi Haur Eskolako proiektuaren parte izatea; bere garapen pertsonal eta sozialerako gune segurua eta aberatsa da», adierazi dute arduradunek.

Haurraren ongizateak eta osasunak garrantzia handia du Urmendi haur eskolan; horregatik dute, besteak beste, sukalde propioa. Herriko pediatra eta adituekin kontrastatuta osatzen dituzte menuak, herriko komertzioek hornituta, eta elikagai ekologikoekin, ekoizleekin harreman zuzenean.

Gurasoak ere egitasmoaren zutabeetako bat direla nabarmendu dute, gainera: «Haiekin dugun eguneroko harremana estua da». Horrela, ohiko joan-etorrietan informazioa partekatzen dute haiekin, eta kezkei eta zalantzei erantzuten diete, baita banakako edo taldekako bileretan ere.

Lantaldea eskarmentu handiko hezitzaileek osatzen dute, baita gazteagoek ere. «Beteranoen eta gazteagoen arteko elkarlanak guztiz aberasten du gure proiektua», zehaztu dute. Etengabeko formazioa ere lehenesten dute haur eskolan. Pasa den ikasturtean egin zuten formazio feministari garrantzia eman, eta hasia da Urmendi 0-3 zikloari begira berdintasunerako bidean pausoak ematen ere.

Berdintasunaren norabidean
Feminismo formakuntza saio horietan, ezagutza taldean sortu zuten. Ohiko formatu teorikotik at, hausnarketa eta bizipen pertsonalak partekatuta landu dituzte hainbat gai: generoa eta sexua; genero rolak eta estereotipoak; pertsona transexual eta transgeneroak; indarkeria sexista eta horri aurre egiteko protokoloak; jostailu, material zein hizkuntza sexistak… «Gure heziketa pedagogikoan eraldaketa feministarako urratsak egiteko zein ekarpen egin genezakeen aztertzeko aukera izan genuen».

Orduan landutakoa oinarritzat hartuta, Urmendiren Hezkidetza Plana osatu dute, hiru ardatzekin: plana bera; formakuntza eta dokumentazioa; eta protokoloak.

Formakuntzari dagokionez, hezkidetzan sakonduko da, baita baliabide pedagogikoak zaindu ere. Besteak beste, familia moten aniztasuna aintzat hartzeko materiala sortu da eta hizkuntza ez sexista erabiltzen hasi dira.

Hezkidetzak emaitza eguneroko jarreretan ematen duela badakite Urmendin. «Kontziente izan gabe, haurrengan ditugun espektatiba eta estereotipoak gainditzean dago gakoa». Hizkuntza sexistan, oso markatuta dauden genero roletan, jostailu eta materialetan, gorputz irudi eta familia aniztasunean…

Lehen 0-3 urteetan ere rolak oso nabarmenak dira gizartean: neskei panpinak, sentimenduak barneratzea eta bestelako rolak ezartzen zaizkie; eta mutilei futbola gustuko izatea, eta ausardia eta indarra bezalako baloreak, adibidez.

Hori gainditzeko, hezkidetza beharrezkoa dela uste dute, «etorkizuneko izaki burujabe eta askeak» izan daitezen. Horregatik, Urmendi Haur Eskolak gizarte hobe baterako baliabide izan nahi du.

Urmendi Haur Eskola. 
Maria Garaiar plaza, 2. Aurrematrikulazio epea apirilaren 30era arte dago zabalik:
urmendi[abildua]ouip.ikastola.eus
943 26 00 86

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.