78 kilogramo zabor bildu dituzte goiz batean Alabortzan
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak antolatutako bilketan atzemandako hondakin ugarienak litxarrerien poltsak izan ziren, besteak beste.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak hilabetero antolatzen du hondakin bilketa Donibaneko Alabortza senadian. Joan den igandean egindako topaketarekin hainbat boluntario eta familiek egin zuten bat, eta horien guztien artean 78 kilogramo zabor bildu zituzten.
Hondakin ugarienen artean honako hauek topatu zituzten: beirazko piezak, 2.5-50 zentimetro arteko plastikozko pieza identifikaezinak eta litxarrerien bilgarriak. Bestalde, erabilera bateko 5 eskularru eta 6 musuko ere bildu zituzten.