Asteburuko partiden emaitzak: sailkapenean behera egin dute
Antxo AF-k galdu eta Pasaia KE-k berdindu egin dute asteburuan. Euren multzoetako sailkapenean gora egiteko jardunaldi bat dute aurretik.
Antxo AF-k ez darama bolada ona, hiru porrota izan baititu jarraian asteburu honetakoarekin. Larunbatean 3-4 galdu zuen etxean, Lagun Onak-en aurka. Horrek sailkapeneko bosgarren postuan kokatu ditu zuri-gorriak. Hurrengo jardunaldirako Gernikara lekualdatu beharko dira antxotarrak.
Pasaia KE-rentzat ere ez da astebururik onena izan, baina behintzat ez dute golik markatu horien atean. San Ignacioren aurka huts berdindu aurretik, minutu bateko isilaldia egin zuten taldeko zuzendari ohi izandako Juanjo Bujandaren omenez.
Gauzak horrela, lehen postutik bigarrenera jaitsi dira pasaitarrak. Hurrengo asteburuan atsedena izango dute, azken jardunaldirako indarberritu eta hilaren 14ean onena emateko, buruzagitza berreskuratuz.