Bi brontze Pasai Kayak-entzat Euskadiko Piraguismoko Erlojupekoan
Ion Carballo trintxerpetarrak brontzezko domina lortu du gizonezkoen senior kategorian, eta Laura Zunzunegui antxotarrak emakumezko juniorretan.
Igandean hasi zen ur lasaietako piraguismoko 2020-21 denboraldia. Murrizketen ondorioz, erlojupeko modalitatean jokatu zen proba, 2.000 metroko saioetan, kadetetik gorako kategoria guztietan.
Baja garrantzitsu batzuk bazituzten ere, Ion Carballo trintxerpetarrak brontzezko domina lortu zuen gizonezkoen senior kategorian. Emakumezko juniorretan, aldiz, Laura Zunzunegui antxotarrak ere hirugarren postua lortu zuen. Bi kasuetan, 3 segundoren bueltan besterik ez zieten atera zilarrezko domina eraman zutenek pasaitarrei.
Gainerako taldekide guztien laguntzarekin, laugarren postua lortu zuen talde Pasaia Kayak-ek taldekako sailkapenean, Santiagotarrak taldeak, Barrikak eta Zumaiako Itxas-Gain taldeak osatutako podiumetik kanpo, 140 puntuko tarte ez hain handiarekin.
Hurrengo igandean jokatuko dute Irunen Euskadiko Neguko Txapelketa, lineako proban eta 5.000 metroko distantzian. Pasaitarrak gogotsu daude: “Dominak lortzea zaila izango bada ere, lehiatzeko gogoz izango dira bertan berriz ere taldeko kideak, Oarsoaldera domina bat edo beste ekartzeko asmoz”.