Ehiza larriko beste lau uxaldi egingo dituzte
Ehiza denboraldia hasi zenetik, beste hogei uxaldi egin dituzte Errenteria-Oreretako eremuetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ehiza federazioak ehiza larriko —basurde eta orkatzak—lau uxaldi egingo dituztela jakinarazi du Errenteriako Udalak. Ehiza denboraldia hasi zenetik, hogei uxaldi egin dituzte orotara. Horren harira, udalak gogorarazi du mendizaleen eta baserrietako ondasun zein jabetzen zaintza bermatzeko, behar diren segurtasun eta babes neurriak mantentzea derrigorrezkoa dela.
Era berean, pandemia dela eta, ezarritako prebentzio neurriak betetzeko deia egin du.
Herritarrei jakinarazi egin dizkie uxaldiak izango diren egunak, eta zein eremuetan egingo dituzten. Honakoak: hilaren 6ani, Untzaindi-Akolan; hilaren 13an, Susperregi-Izenederren; 20an, Iantzi-Aparrainen; eta 27an, Landarbaso-Izenederren.