Emakumeei eskainiko die kontzertua Udal Txistulari Taldeak
Madalenaren ermitan izango da emanaldia, 12:30ean, igandean.
![madalenaren basilika](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2016/07/madalenaren-basilika-1.jpg)
Udal Txistulari Taldeak kontzertua egingo du igandean. Martxoaren 8aren bezperan izango da emanaldia, eta keinu egin nahi die txistulari taldeak emakumeei; kontzertua beraz, haiei eskainia izango da.
Emanaldia, Madalenaren Ermitak hartuko du igandean, 12:30ean hasita.