Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eskualdea zeharkatu du LABek zaintza lanak aitortzeko

9:30ean Pasai Donibanen bildu dira, gero Oarsoaldea zeharkatu eta 12:00etan Errenteriako udaletxearen aurrean egindako elkarretaratzearekin amaitzeko.

Errenteriako udaletxearen aurrean egindako elkarretaratzearekin eman diote amaiera goizeko ekintza sortari.
Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2021/03/02

LAB sindikatuak zaintza lanak aitor daitezen eskatzeko eta zerbitzu sozialen sistema eta kudeaketa publiko, unibertsal, doako eta kalitatezkoaren berma dadin dinamika abiarazi du. Horren baitan, greba eguna deitu dute hilaren 4rako; ostegunekoa EAEko gizarte zerbitzuen sektoreko bigarren greba deialdia izango da, urtarrilaren 26ean egindakoa izanik aurrekari.

LABek bideari ekin dio gaur 9:30ean Pasai Donibanetik abiatuta. Barruti hartan elkartu dira autoak, ordu erdi beranduago Pasaiako Udalaren aurrean bildu eta aldarrikapen idatziaren erregistroa eginez. Auto karabana 10:30ean hasi da eskualdea zeharkatzen, herritarren gaiaren berri emateko, eta 12:00etan eman diote amaiera ekintza sortari Errenteriako udaletxearen aurrean agerraldia eginez.

Sindikatuak interpelazio zuzena egin die bi udaletxeei, kudeaketa publikorako urratsak eman ditzaten eskatuz. Eguna aprobetxatu dute gizarte-zerbitzuen egoera salatzeko: “Zerbitzuen kalitateari irabaziak gailentzen zaizkio, langileen baldintza eskasak oinarri. Langile nahikorik ez izatea dakar horrek, baita prebentzio neurri egokirik eta konpentsazio nahikorik ez izatea ere”.

Nabarmendu dute COVID-19ak agerian utzi dituela bi egia: gizarte zerbitzuak ezinbesteko direla bizitzeko, eta zaintza lanen sistemaren ahuleziak ez direla aintzat hartzen, “gutxi batzuen negozioa baitute oinarri. erabiltzaileen osasunaren eta langileen baldintza txarren kontura”.

Sindikatuak argi dauka testuinguru honek inflexio puntua behar duela izan eredu berri bateranzko bidean. Gauzak horrela, EAEko gizarte zerbitzuetako langileei dei egin diete euren udalerrian mobiliza daitezen hilaren 4ean. Eskaera zehatzak hemen irakur daitezke.

Erlazionatutako edukiaZaintzako lanak aitortzeko mobilizazioak egingo ditu LABek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.