Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hamabi musika emanaldik jantzita dator Lesoinu

Lesoinu Aste Pedagogiko Musikala aurkeztu dute gaur arratsaldean Jesus Mari Martiarena alkateak, Ion Pombar Kultura zinegotziak, eta Xanti Espina Tomas Garbizu Musika Eskolako arduradunak.

Pombar, Martiarena eta Espina gaurko agerraldian udal areto nagusian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2021/03/02

Lesoinu Aste Pedagogiko Musikala aurkeztu dute gaur arratsaldean Jesus Mari Martiarena alkateak, Ion Pombar Kultura zinegotziak, eta Xanti Espina Tomas Garbizu Musika Eskolako arduradunak. Hirurek nabarmendu dute Lesoinu dagoeneko erreferente bat dela ez soilik Lezo eta eskualdean, baita Euskal Herrian ere. Ez du horretarako alperrik egin 35 urte luzeko bidaia.

Pandemiaren testuinguruan egingo dutela Lesoinu esan du Pombarrek,  baina horrek ez duela esan nahi geldirik izango direnik, “segurtasun neurri guztiak kontuan hartuta  aurrera egitea erabaki dugu. Lezoko Udalak kulturaren aldeko apustua irmoa egin du, hori da sail honetan dugun erantzukizuna, ikaragarri kaltetua izan delako sektore hau nahiz eta oso garrantzitsua den, are gehiago, gaur egun bizi dugun testuinguruan gizartearentzat”. Kulturan berpiztea sumatzen ari direla udalerrian gaineratu du Pombarrek, eta zentzu horretan esker ona adierazi dio Lezoko herriari, “ematen ari den erantzuna ikaragarri ona izaten ari delako”.

Lesoinuren gainean, berriz, 35 urteko bidean lortu duen erreferentzialtasuna nabarmendu du Kultura zinegotziak.

Aste pedagogikoaren gaineko xehetasunak eta aurten antolatutako egitarauaren berri Espinak eman du. Hilaren 12tik 25era egingo dute eta ekainaren 5ean beste emanaldia ere eskainiko dute. Musika zaletasuna sustatzea, hori dela Lesoinuren helburua ekarri du gogora, “ikasleak motibatuta edukitzea ezinbestekoa dela sinetsita baikaude, eta halako saioak aproposak dira musikarekiko gertutasuna eta zaletasuna lortzeko”. Musika bizi duten guztiei zuzenduta dago zikloa, ikasle, irakasle zein musika zaleei, eta ahiei begira egitarau zabala ondu dute aurten ere, bertako zein kanpo artisten parte hartzearekin.

Aste pedagogiko musikalaren barruan, musika emanaldiez gain, formazio ikastaroak eta beste jarduera batzuk ere eskainiko dituzte: musika lantegiak, ipuin musikatuak…

Hiru ataletan sailkatu du programazioa Espinak. Kontzertu pedagogikoekin osatu dute lehen atala, eta hilaren 12an izango da lehen hitzordua 18:00etan hasiko duten Hari Orkestraren tailerrarekin. Hilaren 13an berriz, 12:30ean hasita Jan Van Charles taldearen kontzertua izango da, klarinete taldea da eta partaideak Oiartzun, Hondarribia eta Lezoko ikasleak dira.

Lantegi didaktikoa egingo dute hilaren 18an, 18:00etan hasita, eta 22an, berriz, Banda lantegia formatu murriztuan 18:00etan.

Ipuin musikatuaren txanda helduko da hilaren 23an haur txikiei begira: Animalien inauteria Itzal & pianoa antzerkiaren eskutik. Kontzertu pedagogikoen barruko azken hitzordua, hilaren 25ean helduko da, konboen kontzertuaren eskutik, 18:30etik aurrera. Astearen programazioaren barruan ezin txertatu gelditu dira eta horregatik ekainaren 2an programatu dute beste lantegia, beatbox informatika musikal lantegia zehazki, 18:00etan eta 19:00etan izango da musika eskolan.

Musikari izan dutela erabaki eta ikasketak amaitu edo amaitzear dituzten gazteei begirakoa da bigarren atala Espinak azaldu duenez. Horiei begirako kontzertuak 19an eta 26an izango dira. Lehena 12:00etan izango da eta Euskadiko musikari gazteen ganbara musika kontzertua eskainiko dute. Bigarrena,  Future Quintec Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko Ikasleek emango dute 19:00etan hasita.

Bi kontzertu horietarako gonbidapenak behar dira musika eskolako posta elektronikora mezua bidalita edo 943 52 99 99 telefono zenbakira deituta eskura daitezke.

Hirugarren eta azken atala, profesionalei begirakoa da, eta hilaren 19, 20an eta 21ean programatu dituzte emanaldiak. Lehenengoa, Angel Unzu Trio &Andrzej Olejniczak ek eskainiko duten Jazz elektroniko emanaldia izango da. Hilaren 20an, berriz, pop jazzetik joko du Arain Sainz Triorekin, eta azkenekoa, pop elektronikoan barrena murgiltzeko gonbidapena izango da Sara Zozayarekin.

Hiru kontzertu horietarako sarrerak 8 euroan eskura daitezke Lezoko Udalaren agenda atalean.

Talde profesionalei bakarrik ez, erdi prefesionalak eta profesionalak ez direnei ere eman dietela aukera egitaraua osatzerakoan nabarmendu du Pombarrek. Bide batez Gezala Auditoriumeko Lagun Txartelari aipamena egin dio Kultura zinegoztiak eta herritarrak horrekin bat egitera deitu ditu, “emanaldiak merkeago eskuratuko dituzte horren bidez, eta kasu batzuetan doako sarrerak ere lortu egingo diren zozketekin”.

Amaitzeko kulturari orain arte emandako erantzuna ematen jarraitzera deitu ditu lezoarrak Pombarrek, “oso ondo erantzuten ari dira, emanaldi batzuetan berehala agortu dira sarrerak eta bikoiztu egin behar izan ditugu emanaldiak. Garrantzitsua da kulturari horrela erantzuten jarraitzea”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.