Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kulturak ez du etenik

Hilabete honetako arte eszenikoen egitaraua aurkeztu du gaur Niessen Kulturgunean.

Tolosa, Arrue, Hernandez eta Collar. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/03/02

Hilabete honetako arte eszenikoen egitaraua aurkeztu du gaur Niessen Kulturgunean. Hilabete osoan ikusleen segurtasuna lehenetsita eta sortutako protokoloa beteta, arte eszenikoekin gozatzeko hainbat aukera izango da. Ion Collar Kultura zinegotziak eta Iker Tolosa Kultura teknikariak eta Iker Arrue eta Idoia Fernandez Hatxe sortzaileek aurkeztu dute eskaintza oparo hori gaur eguerdian egindako agerraldian.

Lehenengo hitzordua ostiralean bertan, familiari begirako ikuskizun batekin; Marie de Jongh konpainiak Ikimilikiliklik antzezlana taularatuko du 18:00etan Niessen Kulturgunean. Hurrengo emanaldia, berriz, estreinaldia izango da: Aido Project dantza konpainiaren En picado ikuskizuna. Suizidioa, depresioa, eta promiskuitatearen inguruko hausnarketa proposatuko dute. Konpainiako kideek egonaldia egin zuten joan den urrian eta tarte horretan ezagutu zuten Hatxe musikari errenteriarra; elkarlanean jardun dute ordutik, eta orain, emaitza ikusteko garaia heldu da.

Kulturak keinua egingo dio bestalde, Emakumeen Nazioarteko Egunari, eta hilaren 21ean, Mari Luz Estebanen Andrezaharraren manifestua liburuko poemak oholtzara emango ditu Metrokoadroka konpainiak izenburu bereko ikuskizunarekin. Martxoaren 8ari keinu egingo dion bigarren ikuskizuna, hilaren 28an helduko da: Las XL taldeak Degenerate mucho lanarekin negar eta algarak, kontraesan pertsonal eta kolektiboak, inposizioak eta errebeldia, eramango ditu eszenara. Bi emanaldi horiek, 19:00etan hasiko dituzte.

Eta bi horien artean, beste proposamen bat, hilaren 27an, zehazki: Benetan Be konpainiaren Porno versus Afrodita, 19:00etan ere. Gaztetxe batean egindako azken kontzertua irudikatuko dute protagonistek. Antzezlanaren ostean, Atarian iniziatibari esker, aktore eta publikoa elkartuko dituzte solasaldia egiteko.

Egonaldi artistikoen emaitzak

Aurreko guztiaz gain, beste bi proiektu ere erakutsiko ditu Kulturguneak, sorkuntza prozesuan daude biak, udalak aukera eman baitie hainbat konpainiei beraien lanak bertan garatzeko. Hilaren 20an, DesAires Tetroaren Apotheosis Buffo ikuskizuna berriaren amaierako saioa eskainiko dute. 19:00etan izango da.Hilaren 29an, berriz, Itsaso A. Cano koreografo Nafarraren Grove ikuskizunaren entsegu irekia izango da.

Sarrerak salgai daude dagoeneko ikusizun guztietarako Niessen Kulturguneko harrera bulegoan astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, bibe plataforman, eta ikuskizunaren egunean bertan saioa hasi baina ordubete lehenago kulturgunean bertan.

Doakoak diren emanaldietan beharrezkoa izango da gonbidapena, eta sarrerak lortzeko bide berak abliatu beharko dira eskuratzeko.

Helduentzako ikuskizunetarako sarrerak 8 euroan daude salgai, eta familiari begirakoak, 3 euroan. Kultura txartelaren titularrek %20ko deskontua dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.