Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Rebecca Wilkinson eta Betania Mendoza. Entre Orillas elkarteko kideak.

«Inork ez du ikusten gure oinek atzean duten bidea; hori ikusgai bilakatzeko modua da sorkuntza»

Pasaiako Udalak emakume migranteek udalerriari egiten dioten ekarpena aintzatesteko sorkuntza proiektua jarri du martxan. ‘Ikusiko ahal gaituzte!’ titulua jarri diote egitasmoari emakumeek.

Udalak proposatu zien herriko emakume migranteekin elkarlanean aitortza eta artea uztartzeko proiektua abiaraztea.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/03/05

Ser vistas izenpean, Pasaiako emakume migranteek udalerriari egiten dioten ekarpena balioan jarriko dute udalaren proposamenez. 2018an Trintxerpeko lehen eskailerak margotu zituzten emakumeek elkarlanean, eta datorren astean bukatuko dituzte bigarrenak.

Zer-nolakoa izan da eskaileren diseinua elkarlanean sortzeko prozesua?
BETANIA MENDOZA: Elkarri entzuteko espazioa sortu dugu, esperientzia indibidualetatik abiatuz. Izan ere, noski, ez dira berdinak migrazio bizipen guztiak, bakoitzak prozesu ezberdina egin du hona heldu arte. Esperientzia partikularrak komunean jartzen saiatu ginen.

Honen emaitza oso garrantzitsua da, baina bereziki nabarmentzekoa da atzean dagoen prozesu guztia. Orduan saiatzen baikara sakontzen, bereziki, parte hartzaileak barrenean daraman horretan eta guztiek komunean daukatenean.

Zergatik eskailerak?
B. M.: Eskaileren emakumea dugulako gure Rebecca! Berak beti dio: ‘Margo ditzagun eskailera batzuk!’, eta nik pentsatzen dut: ‘Ene! Berriro eskailerak…’, [barreak]. Izan ere, benetan oso konplexua da eskailera batzuk margotzea, gauza piloa hartu behar direlako kontuan. Ez al da hala, Rebe?

REBECCA WILKINSON: Eskailerek islatzen dute mugikortasuna, igotze-jaiste hori… Aldaketa.

Zein paper du arteak espazio horietan?
R. W.: Arteak ona daukana da interpretazio oso askeak ahalbidetzen dituela. Zerbait ikusten duzunean oso subjektiboa da, norberak imajina horretatik nahi duena gordetzen du. Bakoitza askea da.

B. M.: Gainera arteak uzten dizu adierazten, lengoaia komun batean, hainbat sentimendu, sentsazio eta kontu, hitzez azaltzen ezinezko direnak. Batzuetan ez dakigu hitzik jartzen barruan daramagunari, baina hori kolore batekin, trazu jakin batekin identifika dezakegu.

Gainera, horrelako jarduerek ahalbidetzen dute emakume migranteek aztarna bat uztea bizi diren lurraldean eta, hala, memoria eraikitzea.

Horrela hasten dira testuinguruaren parte izaten, hori baita asmoa, nonbait horren parte izatea, eta ez nonbait egotea soilik. Nork bere burua eta ekintzak igartzea espazio publikoan.

Zehazki zer margotuko duzue?
B. M.: Galdera ona da hori! [barre egin dute biek]. Udalak proposamena egin zigunean ni matematika liburu bat irakurtzen ari nintzen, eta orduan Rebeccari esan nion: ‘Aizu, eta formula bat sortzen badugu?’, eta hala sortu zen Ikusiko ahal gaituzte! (Ser vistas) proiektuko formula: Emakume migrantea x parte hartzea + lurraldea = ?. Emaitza eskaileran islatuko dugu.

Tailerrak horren arabera antolatu ditugu: ‘Zer esan nahi du zuretzat emakume migrante izateak?’. Bakoitzak bere definizio partikularra eman du baina komunean izan zuten ‘Totem emakumea’ irudikatzeko nahia.

Hau da, bakoitzak dakarren horrekin osotasun bat eraikitzea, irudikatzeko bakoitzak egin dezakeen ekarpena. Emakume migranteak lurraldeari eman diezaiokeena, hark dakarrenarekin.

B. M.: Berez elementu independenteak dira, baina errealitate oso bat sortzen dute. Objektu horiek emakumeen elkarrizketetatik ateratako informazioaren laburdura dira. Haiek aipatutako borrokak irudikatzen dituzte.

Adibidez, orain oin batzuk daude marraztuta. Zer esan nahi dute?
R. W.: Indarra, oin indartsuak behar dituzulako aurrera egin ahal izateko.

B. M.: Norbaitek zerbait nahi edo behar duenean mugitu egiten da, eta mugimendu hori oinetan hasten da. Sinbolizatzen du indarra, sustraiak, sostengua.

Inork ez du ikusten gure oinek atzean duten historia; hori ikusgai bilakatzeko modua da sorkuntza, eta gainera, nork bere interpretazioa egingo du bertan ikusten duenetik abiatuta.

Betania Mendoza: «Emakume migranteek gain hartzen dute gainontzekoek nahi ez duten lana»

Nolako emakumeek hartu dute parte?
R. W.: Badira Extremaduratik etorritakoak, eta baita Oiartzundik etorritako bat! Horiek Afrikatik edo Hego Ameriketatik etorritakoekin elkar-bizi dira.

Ez da jatorria, baizik eta ekintza.
B. M.: Hori da, ezagutzen zenuen guztia, zure kultura, espazio afektiboa, atzean utzi eta beste nonbaitera mugitzea da.

Bide horretan berregokitze prozesu handia egin behar da, espazio horiek berreraiki behar dira. Horregatik da ezinbestekoa parte hartzea, lotetsi ahal izateko, sareak sortzeko eta testuinguru berrian kokatzeko.

R. W.: Oso garrantzitsua da sare horiek sortzea. Lehen eskaileren prozesuan sorturiko loturek bizirik jarraitzen dute, emakumeak elkartzen dira. Bizi diren lekuarekin bat egin dute.

Hona iristen zarenean ez duzu inor ezagutzen, lan bat aurkitzen duzu adineko pertsona bat zaintzen eta hortik etxera zoaz, ezer gutxi gehiago; bizilekua ikusten duzu zerbait ezezaguna bezala. Nik gogoan dut Trintxerpetik ibili eta pentsatzea: ‘Ene, dena eta denak zaizkit arrotz’.

B. M.: Jaio zinen lekutik alde egiteko barne-indar oso sustraitua izan behar duzu. Zenbat emakume migrantek, haurdun asko eta asko, egin dituzte ibilaldi infinituak bizitza hobea bilatzeko.

Migranteetan, zergatik emakumeak?
B. M.: Emakumeekin egindako saioetatik zerbait atera badut, izan da haiek esklabo modernoak sentitzen direla. Emakume migranteek euren gain hartzen dute gainontzekoek nahi ez duten lana, beharragatik, legeek behartuta.

Rebecca Wilkinson: «Gogoan dut Trintxerpetik ibili eta pentsatzea: ‘Ene, dena eta denak zaizkit arrotz’»

Zer dute komunean pasaitarrekin?
R.W.: Ez gara gu eta haiek, denok bat gara. Aldaketak denok bizi izan ditugu, baliteke kanpotik ikusita hori oso txikia iruditzea, baina zuretzat aldaketa hori beste edonorena bezain garrantzitsua izango da. Eskailera emakume migranteek egin dute, baina haiek gu dira.

LANKETA ARTISTIKO SOZIALA: ASKOTARIKO EMAKUMEAK ESPAZIO PUBLIKOAN
Pasaiako Udaleko Migrazio, Aniztasun eta Berdintasun Sailaren ekimenez, eta Entre Orillas elkarteko kideek dinamizatuta, 2018an esku-hartze artistiko soziala ardatz izanik iniziatiba bat abiarazi zen.

Ekintza horrek, hiri-ingurunearen hobekuntza ez ezik, emakumeen eta espazio publikoaren arteko harremana sendotzea xede zuen. Emakumeek espazio publikoa nola bizi duten ulertu eta sorkuntza prozesuari forma emateko hainbat saio egin zituzten.

Horien guztien emaitza Trintxerpeko Gudarien Plazako eskaileren margoketa prozesu kolektiboa izan zen; barrutiko askotariko kideek parte hartu zuten, bakoitzak bere ekarpena eginez, bere esperientzia eta bizi ibilbidetik abiatuta eginiko irudietan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.