
Erakunde publikoek sustatutako iniziatiben artean onena dela iritzi du Landaolak. Landa garapen elkarteen federazioak ematen du saria.

COVID-19aren pandemiak zaildu egin du Martxoak 8aren egitaraua. Hala ere, Errenteria-Oreretan beti bezain oparoa, edo oparoagoa izango da aurten.

Errenteriako Udalak marko estrategikoa idatzi izanak Garapenerako Lankidetza politika beste politiken parean jartzea suposatu du.

Mugimendu feministak arrakala sortu nahi du sisteman. Argi dute saretzean eta elkar zaintzan daudela horretarako gakoak, beste hainbat alorrez gain.

Emakumeen Mundu Martxaren bosgarren ekintza bukatuko da bihar. Zubiak izan dira aurten aukeratutako ikurra, pertsonen joan-etorria bermatu beharko luketela aldarrikatu baitute.

Iraileko eta urriko parentesi bat kenduta, altzibartutako goizuetarrak ia urtebete darama mendi lasterketarik egin gabe. Bolada bikainean zegoenean eten ziren karrerak.

Pasaiako Udalak emakume migranteek udalerriari egiten dioten ekarpena aintzatesteko sorkuntza proiektua jarri du martxan. ‘Ikusiko ahal gaituzte!’ titulua jarri diote egitasmoari emakumeek.

Ehun iheslari baino gehiago erreskatatu berri ditu ‘Aita Mari’ ontziak Libia eta Italia artean. Porturatu dituzten arren, bidean beste hainbat ontzi utzi behar izan dituzte Mediterraneoko uretan.

Urtebete pasa da Zirika Neska Gazte Taldea sortu zutenetik. 16 eta 22 urte arteko gazteak biltzen ditu, eta pandemiak eragin badie ere, argi utzi dute ez direla geldirik egotekoak. Eskola Feministak haiei begirako espazioa sortu du lehenengoz.

Etxeko lanetan eta zaintza arloan ari diren emakume etorkinen testigantzak bildu dituzte ‘Mira’ instalazioan, kolektiboa saretu eta ahaldundu asmo duen Koop Denontzat proiektuaren barruan.

Allerruren kontra ariko da Touringeko Ohorezko Mutilen lehen taldea bihar.

Areto futboleko gizonek -eta euren lehiakideek- asteburu honetan egindako jardunaldien baitan egongo da antxotarren igoerarako aukera.

Munttarperen hiru taldek asteburuan jokatuko due Bekoerrotan. Allerru-Touring derbia bihar Plazetan, eta Jaixki AFT Arabara doa.

Ludoteka tratu onaren txokoa dela eta, kanpoaldea txukunduko dute. Arropa zaharra eramateko eskatu dute, eta aurretik tokia hartu beharko da.

Astelehen arratsaldean bost jarduera egingo dituzte, herriko hainbat txokotan. Emakumeak izango dira protagonista, eta eragile.

Gure webguneetako atal berezian ikusi eta deskargatu daiteke.

Pasaian kenduta, beste hiru herrietan 100dik beherako tasak dituzte atzoko datuen arabera. Atzo, Oarsoaldea osoan, COVID-19agatik hiru kutsatu.

Alaiartek eta Abaraxkak, elkarlanean, mural bat jarriko dute bidegorriko komunak jasotzen dituen eraikinean. Aste Santuan arituko dira haurrak.

Uraren kalitate txarra aitzakiatzat hartuta, milaka euroko kostua izan dezaketen ekipoak saltzen saiatzen ari dira hainbat enpresen edo udalaren izenean.