Errenteria-Oreretako Reina aretoa, COVID-19aren txertaketa gune
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Gipuzkoan ezarri dituen 31 txertaketa guneetako bat izango da Errenteria-Oreretakoa, momentuz, Oarsoaldeko bakarra.
Abian da COVID-19aren kontrako txertaketa kanpaina, hasieran adinean nagusienen direnekin eta oinarrizko lanbideetan aritzen diren beharginekin.
Horren harira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txertaketa guneak prestatzen dihardu, horietatik 31 Gipuzkoan daudelarik. Bada Errenteria-Oreretako Reina aretoa horietako bat izango dela aurreratu dute (Oarsoaldeko bakarra momentuz).