Antxo AF Bigarren Mailara igotzeko lehiatuko da hurrengo fasean
Gertakizun historikoa izan da joan den asteburukoa, antxotarrak lehen aldiz sailkatu baitira Bigarren B-ra igotzeko faserako.
Antxo AF-k historia egin zuen larunbatean, Gernikan lortutako berdinketak bultzadarik eman ez bazion ere (5-5 gelditu zen markagailua), lehiakideak baino finago ibili dira eta bosgarren izatetik laugarren postuan sailkatzea lortu dute; hori zen langa igoera fasean sartzeko.
Datorren garaian onena eman beharko dute zuri-gorriek ahalik eta zuku gehiena ateratzeko Bigarren B Mailara igotzeko aukerari. Bien bitartean, egindako lehen fase txukunagatik poztu ez ezik, lortutako azken emaitzagatik zirraratu da kluba: “Gertaera historikoa da klub xume batentzat, kategoriako aurrekontu baxuenetakoa duena, baina ilusi eta esfortzuarekin, zalantzarik gabe, Pasai Antxoko izena gorenean jarri dugu”.
Ezohiko denboraldian taldearen sostengu izan direnei eskerrak eman nahi izan dizkiete, eta baita zoriondu ere, garaipena horiena guztiena baita: “Zorionak denoi eta gora Pasaia KE”. Datorren astean atsedena izango dute, indarberritzeko.