Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Bideoa eta galeria] Sistemari arrakalak sortzera doaz

Euskal Herri feminista, antikapitalista, eta antiarrazista eraikitzera doaz; bidea hasi dute, eta ez du atzera bueltarik.

Manifestazio jendetsua egin dute Lezon.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2021/03/08

Martxoak 8  COVID-19aren pandemiak baldintzatuta heldu da, baina kalera atera dira emakumeak beren aldarriak inoiz baino ozenago zabaltzera eta sistemari arrakalak sortzeko konpromisoa hartuta. Lezon ere hala atera dira, hamarnaka eta hamarnaka, herria aldarriz betetzera. Bidea musikak lagunduta egin dute.

20:00etan abiatu da manifestazioa Gurutze Santuaren plazatik, ilaratan antolatuta, osasun eta segurtasun neurri denak zorrotz beteta. Pankartaren atzean, Jaione Jauregi euskal preso lezoarraren argazkia. Herri osoa zeharkatuta, Saldise plazan amaitu da protesta eta bertan ekitaldi polita eskaini dute, irakurketaren ostean, dantza saioa eta more koloreko bengalak piztuta amaitu baitute.  Azken greba feministatik bi urte pasa direla ekarri dute gogora, “bi urte, planto egin eta bizitzak erdigunera ekartzeko beharra plazaratu genuenetik, eta urtebete pasa da antolatu eta borroka feministara batzeko deia egin genuenetik. Ordutik, COVID-19ak eragindako izurrite testuinguruak, sistema honen dimentsio ezberdinetako krisiak azaleratu ditu; lehertu dena ez baita osasun krisia soilik”.

Gobernuek herritarren osasunaren gainetik kapitala jarri izana gogor salatu dute bildutakoek, “mugak eta kaleak militarizatuta, abusu polizial eta arrazistak, ehunka kide kaleratuak, milaka emakumek lan merkatua utzi behar izan dute zaintza lanengatik. Agerian gelditu da Euskal Herrian bertan erabakiak hartzeko ahalmen eza: indarkeria matxistak ez du etenik izan, eta krisialdiak eragin zuzena izan du eremu feminizatuetan, batez ere egoera irregularrean dauden emakume langileen eremuan”.

Aurtengo Martxoaren 8a inoiz baino gehiago antolatu dutela sistemari arrakalak sortzeko konpromisoa adierazteko asmoz, gaineratu dute, eta pandemia egoerak sortutako mugak gaindituta, kalea salaketarako espazio izatea bilatuko dutela esan.

Feminismoa antolatu eta kolektiboki borrokan jarraitzeko beharra nabarmendu dute, bestalde, sistema kapitalista, heteropatriarkal, arrazista arrakalatzeko, “bizitzak sostengatzeko ardurak kolektibizatzeko eta botere harremanak errotik aldatzeko”.

Egunetik egunera indartzen doaz mugimendu feminista, hori agerian gelditzen ari da azken urteei erreparatuta, eta dena aldatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute gaurko mobilizazioan, “gure arteko arrazakeria bistaratu eta landuz, herri eta auzoetan elkartasun sareak ehunduz, borrokarako espazioak zabalduz”, eta lan hori, Euskal Herrian eta Euskal Herritik egingo dutela argi utzi dute.

Euskal Herri feminista, antikapitalista, eta antiarrazista eraikitzera doaz; bidea hasi dute, eta ez du atzera bueltarik.

Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo
Martxoak 8 Lezo

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.