Martxoak 8 korrika aldarrikatuko du Orereta Ikastolak
Martxoaren 8ko aldarrikapenak, korrika egingo dituzte 8 orduko etengabeko korrikaldiarekin Orereta Ikastolan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/03/orereta-ikastola.png)
Emakumeen Nazioarteko Eguna, korrika aldarrikatuko du Orereta Ikastolak. Ikasle, irakasle eta gurasoek, ospakizunerako, baina batez ere aldarrikapenerako modu bitxia aukeratu dute, eta besteak beste, 8 orduko korrikaldi etengabea egingo dute gaur. Hainbat eragile ere parte hartzen ari dira dagoeneko abiatu duten iniziatiba horretan.
Ondoko bideoa, korrika saioaren hasierari dagokio.