Oarsoaldeko ostalarien beharrak ezagutzeko bilera egingo dute
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak kanpaina abiatu du Gipuzkoako eskualdeetako ostalarien beharrak jaso eta hain arteko ahalik eta batasunik handiena lortzeko helburuarekin.
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak kanpaina abiatu du Gipuzkoako eskualdeetako ostalarien beharrak jaso eta hain arteko ahalik eta batasunik handiena lortzeko helburuarekin. Errenteria-Oreretan, bilera egingo dute bihar Oarsoaldeko ostalariei, bazkide izan edo ez, begira.
Erreskate planaren eta elkartearen funtzionamenduaren berri emango dute bileran. Elkarteak funtsezkoa jo du ahalik eta gehien izatea, “indarrak batzea beharrezkoa da”.
Bilera 17:00etan izango da Merkatuzarren, eta bertara, elkartearen berri izan nahi duten Oarsoaldeko ostalariak deitu dituzte. Leku kopurua mugatua denez, galdetegia bete beharko dute parte hartu nahi dutenek.