Pasaiako kirol taldeen asteburua: ia guztiak martxan dira
Futbola, areto futbola, eskubaloia eta belar hockeya martxan dira. Antxo AF B-k izan ezik, gainontzeko taldeek hitzordua dute datorren asteburuan.
Trintxerpeko gizonek astebukaera honetan berrekingo diote lehiari. Gehienak aste luzez lehiak etenda egon badira ere, martxan dira jada Pasaiako kirol taldeak. Egunera arte Pasaia KE, Antxo AF-ko lehen taldea eta Donibaneko eskubaloilariak besterik ez ziren jokatzen ari. Aste honetatik aurrera, honakoak dira aurreikusitako hitzorduak:
FUTBOLA
Hirugarren Maila
- Anaitasuna-Pasaia, larunbatean 16:30ean Txerloian (Azkoitia).
Gizonen Gorengo Maila
- Sanpedrotarra-Oiartzun, larunbatean 15:30ean Trintxerren.
Gizonen Lehen Erregionala
- Orereta Kafea-Sanpedrotarra B, larunbatean 15:30ean Fanderian.
- Trintxerpe-Astigarragako Mundarro, larunbatean 17:30ean Trintxerren.
Gizonen Gazteen Ohorezko Maila
- Pasaia-Hondarribia, larunbatean 15:30ean Jesus Mari Zamoran.
- Real Union-Trintxerpe, igandean 12:15ean Galen (Irun).
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Trintxerpe-Pasaia, igandean 12:00etan Trintxerren.
- Sanpedrotarrak atsedena izango du datorren asteburuan.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila (Udaberriko txapelketa jokatuko dute)
- Antxo AF B, datorren asteburuan ez, hurrengoan hasiko dira lehian.
ESKUBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Ormaiztegi-Donibane, larunbatean 17:15ean Zubipe kiroldegian (Ormaiztegi).
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Donibane B-Txingudi, igandean 12:00etan Donibaneko kiroldegian.
Gazteen Gipuzkoako Liga
- Donibane-La Salle, igandean 10:00etan Donibaneko kiroldegian.
BELAR HOCKEYA
Gizonen Ipar Liga
- La Marinera-Pasaiako Trintxer, larunbatean 18:00etan La Alberician (Santander).
