Gerra zikinaren biktima bati kalte ordainak ez emateko erabakia ontzat eman du Estrasburgok
1980ko martxoaren 28an larri zauritu zituzten Jesus Mari Ijurko eta Mari Carmen Illarramendi senar-emazteak.
1980ko martxoaren 28an larri zauritu zituzten Jesus Mari Ijurko eta Mari Carmen Illarramendi senar-emazteak. Autoa martxan jartzerakoan, leherkari batek eztanda egin zuen. Ijurko txikitutako autoaren barraun harrapatuta gelditu zen, eta Illarramendi 200 metrora bota zuen leherketak. Herri Batsuneko kide ziren. Ijurko oso larri eraman zuten ospitalera, eta larri Illarramendi. Batallon Vasco Españolek hartu zuen beregain erasoa.
Atentatuak eragindako zauriengatik ezker hanka eta eskua galdu zituen Ijurkok.
41 urte geroago, Estrasburgok ontzat eman du Espainioako Estatuak Ijurkoren senideei kalte ordaina ukatzea. Espainiako Estatuko Barne Misnisterioak Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibilak egindako txostenak erabili du laguntza ez onartzeko. Txosten polizialaren arabera, Amnistiaren Aldeko Mugimenduarekin “harremana” zuen Ijurkok, Herri Batsuneko kidea zen, eta 1978an “ETAren agiri batzuekin” atxilotu zuten.
Estrasburgok ematen duen halako laugarren ebazpena da Ijurkoren senideena.
Berriak, zabal landu du albistea.