Bihar hasiko da Lesoinu
Ostiraleko eta larunbateko emanaldiak Gezala Auditoriumean egingo dituzte, eta musika ikasleak arduratuko dira aste pedagogikoa martxan jartzeaz.
Bihar, ostiralarekin, hasiko da Lesoinu Lezoko Aste Pedagogiko Musikalaren 35. ekitaldia. Lehenik, etxekoen txanda izango da. Izan ere, Tomas Garbizu Musika Eskolako hari orkestrak tailerra egingo du Gezala Auditoriumean 18:00etan hasita.
Lesoinuren bigarren saioa larunbatean da, 12:30ean eta Gezalan. Jan Van Charles Group klarinete taldeak (Lezoko, Oiartzungo eta Hondarribiko musika ikasleek osatua) emanaldia zabalduko du.
Hurrengo astean emanaldi askoz gehiago daude, Lesoinuren asteburu oparoena izango baita. Aste Pedagogiko Musikalaren gaineko xehetasunak, HITZAren agendan eta albistean.