Ohorezko Maila hurbilago dute Urmeneta eta Arangurenek
EPLEko hiru bikote manistek dute maila igotzeko aukera asteburuko partiden ostean.
Zorioneko daude EPLEko pilotariak. Izan ere, datorren asteburuan, Manista Seniorren hiru bikotek dute maila ezberdinetan finalera heltzeko aukera; erabakigarria izango da hortaz, eta jokoan izango dute, ligaxka fase osoan egindako lan ona.
Urmeneta eta Arangurenek bihar jokatuko dute partida Zazpi Iturriko Altuna eta Aizpuruaren kontra. Finalerako txartela eskuratzen badute partida horretan, datorren urtean Ohorezko Mailan arituko dira EPLEko bi pilotariak.
Aranburu eta Odriozolak Bigarren Mailako finalerdia jokatuko dute larunbat arratsaldean Lasarten Intza Klubeko Artetxe eta Elolaren aurka. Azkenik, Tabernak eta Mitxelenak Tolosa 2ren aurkako hirugarren Mailako finala jokatuko dute bihar. Irabazten den finalaurreko bakoitzak, kategoria igotzea dakar.
Maila ona eman dute hiru bikoteek ligaxkan, mailaz igotzeko daukate eskura; ziur sutsu saiatuko direla.
Pala modalitatean, bestalde, bi garaipen lortu dituzte EPLErentzat Aitor Estefanok eta Rubenek; 40-34 eta 40-27, hurrenez hurren. Sasoi betean daude bi pilotariak.
Banakako trinketean ere garaipenak Azpiroz eta Tabernaren eskutik, 40-30 eta 40-38.
EPLEren kartelera eta partiden emaitzak, esteka honetan ikus daitezke.