Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko diru laguntza
Diru sarreren araberako zergaren finantzazioa eskainiko diete etxe baten jabe direnei. Eskaerak apirilaren 12ra arte aurkez daitezke.
Pasaiako Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko laguntza emango die ohiko bizilekua duen etxe baten jabe izan eta, bizikidetza-unitateko kide izanik, diru sarrera minimo batzuk bermatuta ez dituenari. Eskariak martxoaren 12tik apirilaren 12ra arte aurkez daitezke.
Eskaerak egin ahal izateko taula bat sortu dute eta bertako mugen baitakoa izango da OHZ-ren finantziazioa. Kopurua jabe horren soldata minimoaren baitan eta bizikidetza-unitateko kide kopuruak baldintzatuta neurtuko da. Detaile osoz ikus daiteke aipaturiko taula hemen klik eginez.
Kide guztiek euren diru sarrerak 2020ko honako agiri hauen bidez egiaztatu beharko dituzte:
- Derrigorrezko dokumentazioa:
- Pentsio eta/edo prestazio ekonomikoren baten bidez lortutako irabazien Gizarte Segurantzako ziurtagiria, edo bestela, irabazirik ezarena.
- Horrez gain, lanerako adinean daudenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
– Enpresak egindako T10a edo nominak.
– Enpleguko Institutu Nazionalak egindako ziurtagiria, prestazio ekonomikoren baten bidez lortutako irabaziena edo, bestela, irabazirik ezarena.
– GSINek egindako lan-bizitzaren ziurtagiria.
- Eskatzaileak ez badio Pasaiako Udalari baimenik ematen Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Lanbidetik beharrezko datuak biltzeko, honako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu:
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren ziurtagiria, zeinahi prestazio ekonomikoren bidez lortutako irabaziak egiaztatzen dituena, edo bestela, irabazirik ezarena.
- Lanbidek emandako ziurtagiria, lortutako diru-sarrerak bermatzeko errentarena (oinarrizko errenta), edo bestela, irabazirik ezarena.
Eskariak honako modu hauetan aurkez daitezke:
- Aurrez aurre (ordutegia 8:00etatik 14:00etara):
- Donibaneko HAZ bulegoa. Arizabalo jauregia, Donibane kalea 19.
- Trintxerpeko HAZ bulegoa. Alkateordetza, Euskadi etorbidea z/g.
- Antxoko HAZ bulegoa, Hamarretxeta kalea 22-24.
- Internet bidez.
- Posta arrunt bidez: Pasaiako Udala, Donibane kalea 19, 20110 PASAIA