Ricardo Arrillaga kaleko igogailu publikoa matxuratu da
Trintxerpeko igogailuak matxura izan du kableatuan. Udaleko langileek hondatutako piezak ordeztu artean zerbitzuz kanpo egongo da.
Pasaiako Udalak gaur goizean iragarri du Trintxerpen dagoen Ricardo Arrillaga kaleko igogailu publikoa matxuratu egin dela, antza denez, kableatuan izandako arazoren batengatik. Udaleko konponketa zerbitzuko langileek hondatutako piezak ordeztuko dituzte, baina bitartean aparailua zerbitzuz kanpo egongo da.