Antxo AF-ko bigarren taldea hilaren 19an estreinatuko da
Areto futboleko B taldeak badu lehiari hasiera emateko data ofiziala. Lau taldek -guztiak berriak- osatuko dute lagunarteko 'Udaberriko txapelketa'.
Antxo AF-ko bigarren taldeak datorren ostiralean ez, hurrengoan, ekingo dio ofizialki lehiari, hilaren 19an, hain zuzen ere. Lehen partida Lazkaon izango dute, Joxe Miguel Barandiaran kiroldegian, 12:00etan.
Hirugarren Mailan lagunarteko liga bat osatu dute lau talde berrik: Jaixki AF B, Antxo AF, Antiguo Futsal eta Gaur Logistika Lazkaok. Horiek estreinatuko dute Udaberriko txapelketa izendatu dutena, igoerarik gabea.
Talde bakoitzak bi partida jokatuko ditu joan-etorrian, bat kanpoan eta bestea etxean. Lehenek laugarrenen aurka jokatuko dute, eta bigarrenek hirugarrenen kontra. Horien artean, irabazle diren biek final bat jokatuko dute txapelduna izendatzeko.