Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Golak jasotzen hasi dira Bekoerrotako ateak

Munttarpe Eskubaloi Klubak emakumeen hiru talderekin berrekin dio sasoiari. Gizonen taldea ezin izan dute martxan jarri. COVID-19ak taldean eragina izan duela adierazi du Nagore Tolosa presidenteak.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/03/12

Munttarpe Eskubaloi Klubak berriz ere lehiaketei ekin die, COVID-19ak eragindako geldialdiak eta gero. Berri baikorrak eta eskasagoak dituzte, ordea. Onak dira emakumeen kategorian bi talde gehiago dituztela. Txarra da gizonena desagertu egin dela hainbat arrazoi medio; azken hori hurrengo sasoian berriz ere martxan izan dadin lanean ari da zuzendaritza batzordea.

Emakumeetan, azken urteetan bezala, emakumeen Senior taldea Gipuzkoako Lehen Mailan lehian hasi da. Eta bi talde berri erantsi dizkiote horri, harrobikoak: Gazte eta Kadete mailetakoak. «Errenteria-Oreretako Ereintza taldearekin akordioa egin dugu. Utzitako jokalariei esker osatu ditugu harrobiko bi talde horiek. Gure intentzioa da eskualdean eskubaloia zabaltzea. Lezon pista ona dugu, baliabideak ditugu, eta haien jokalariei irtenbide bat emateko aukera ona izan da. Azken batean, Lezo Errenteria ondoan dago», zehaztu du Nagore Tolosa Munttarpeko presidenteak. Hurrengo urtean taldeen kopurua handitzeko nahia adierazi du.

Izan ere, emakumeen kategorietan gehienbat, Senior Mailara jauzia egiteko garaian jokalari askok atzera egiten dute, «unibertsitateko ikasketengatik, edo auskalo zergatik, neska jokalari askok jarduna eteten dute Gazte Maila bukatzean». Hori iraultzeko bidea izan daiteke hasi berri dutena.

Koronabirusaren eragina
COVID-19ak Munttarperen jardunean ere eragina izan duela ziurtatu du Tolosak. Sasoi hasieran (irailean) zituzten hainbat jokalarik taldea utzi dute (gizonen kategoriakoak batik bat), entrenamenduetan ez dute jarraipenik izan, eta entrenatzeko aukera izan denean, talde txikietan ibili dira. Txantxetan esan du presidenteak lau aurredenboraldiko sasoia dela abian dena, birusagatik hainbat geldialdi egin behar izan dituztelako. «Horrek desmotibazioa ekarri du. Horri lana edo ikasketak gehitzen bazaizkio, zaila izan da egoera».

Munttarpek prest dituen hiru taldeak martxan dira jada. Joan den asteburuan izan ziren lehenegoz denak kantxan. Baina estu dator egutegia: Senior taldeak, adibidez, apirilaren 28a baino lehen hamar partida jokatu behar ditu. 5

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.