Gurutzeko zuhaitzak berrituko dituzte herriko ikasleek
Atzo egin zuten sagarrondoak landatzeko lehen saioa Haurtzaro Ikastola, Elizalde Herri Eskola eta Elizalde Institutuko ikasleek. Beste bi egunetan ere egingo dituzte.
COVID-19ak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta, aurten ezingo da Zuhaitz Eguna familian ospatu. Hala ere, Oiartzungo Udalak argi utzi du herriko ikastetxeekin elkarlanean basoa berpizteko lanean jarraituko dutela.
Gurutzekoak izango dira aurten berrituko dituzten zuhaitzak, sagarrondoak, zehazki. Hiru egunetan, eremuan landaketak egingo dituzte Haurtzaro Ikastolako, Elizalde Herri Eskolako eta Elizalde Institutuko ikasleek. Atzo egin zuten lehen saioa.