Nafar uzta eskura jarri du Lau Haizetarak
Nafarroa Hegoaldeko ekoizleen uzta errenteriarren eskura jarri du aurten ere Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak Errigorarekin elkarlanean.
Nafarroa hegoaldeko ekoizleen uzta errenteriarren eskura jarri du aurten ere Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak Errigorarekin elkarlanean. Nafar Hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren bidez, kontsumo erak aldatzeko bide bat eskaini nahi dute, ondorioz, ekoizeko erak ere alda daitezen, “izan ere, gaurko kontsumiaren araberakoa izango da biharko ekoizpena”.
Hilaren 24ra arte Agerreko (Nagarroa hegoaldeko eta erdialdeko) olio birjina extra eta kontserba, arroz, eta pasta sortak eskatu ahalko dira; euskaraz etiketatuta datoz denak, eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Katalogoa, albistearen amaieran kontsulta daiteke.
Aurten, hainbat produktu mugak dituztela jakinarazi dute, bestalde, eta kasu batzuetan, kanpainaren lehen egunetan agortu daitezkeela horietako batzuk.
Zalantzak argitzeko, 943 34 01 43 edo 688 76 53 98 telefono zenbakietara deitu edo e-postara idatz daiteke. Astearte eta ostegunetan, gainera, 17:00etatik 20:00etara Lau HAizetararen bulegora gerturatzeko aukera dago.
Eskaerak egiteko, hemen sakatu.