XII. San Pedroko Test Estropada egingo dute hilaren 27an
Izena emateko azken eguna 21a izango da. Kategoria bakoitzeko traineru bakarrak eman ahal izango du izena klub beretik.
Klub bakoitzak kategoriako traineru baten izena besterik ezingo du eman. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak XII. San Pedroko Test Estropada antolatu du hilaren 27rako -larunbata-. Prestaketa lehia 17:00etan hasiko da eta egungo egoeragatik kategoria bakoitzeko traineru bakarrak bakarrik eman ahal izango du izena klub bakoitzetik.
Interesa duten EuskoLabel, EuskoTren, KAE eta ETE ligetako arraunlariek izena eman ahal izango dute hilaren 21a arte -igandea-, honako posta elektroniko honen bidez.
