'Asterix: Edabe magikoaren sekretua', larunbatean, Juanba Berasategin
Pasaiako Zinema Txikiaren baitan doako saioa egingo dute datorren asteburuan Donibanen. Filma 17:30ean hasiko da.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/03/maxresdefault.jpg)
Pasaiako Zinema Txikiaren baitan Asterix: Edabe magikoaren sekretua filma eskainiko dute datorren larunbatean -hilak 20-, 17:30ean Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Sarrerak hemen eskura daitezke, doan.
Honakoa da pelikularen sinopsia: Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera erori da. Han etzanda hausnartzen hasi da. Orkatila bat bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua? Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzearren.