Asteburu emankorra Lezoko kirol talde nagusientzat
Allerruren, Munttarperen eta areto futboleko Jaixki AFTren talde nagusiek garaipenak lortu dituzte asteburuan, etxetik kanpo gainera.
Jaixkik Mondrateren kantxan irabazi zuen. Lezoko kirol talde nagusiek garaipenaren bidea jarraitu dute asteburuan. Gizonen nahiz emakumeen Allerruko talde nagusiek etxetik kanpo garaipenak lortu zituzten, baita Munttarperen emakumeen Gipuzkoako Lehen Mailako taldeak ere. Areto futboleko Euskal Ligan Jaixkik balio handiko garaipena lortu zuen Arrasaten larunbatean.
Jarraian, lehian izan diren herriko taldeen emaitzak.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Euskalduna-Allerru 1-2
Emakumeen Gorengo Maila
- Usurbil-Allerru 1-3
Gizonen Lehen Erregionala
- Allerru-Landetxa 0-0
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Allerru-Orereta Kafea 1-2
Emakumeen Kadete Maila
- Allerru-Intxaurdi B 2-1
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Txingudi Egaindar-Munttarpe 16-27
Emakumeen Gazte Maila
- Ereintza-Munttarpe 26-13
Emakumeen Kadete Maila
- Aiala-Munttarpe 24-18
ARETO FUTBOLA
Gizonen Euskal Liga
- Mondrate-Jaixki AFT 3-4
